Eusko Label txapelketako bi partida ikusteko aukera izan zuten Errege egunean Leitzako Amazabal pilotalekuan. Promozio mailan, Rodriguez leitzarrak gozatu zuen herritarren aurrean, Mondragon II.arekin batera ez baitzien aukerarik eman arerioei. 22-5 irabazi zieten Mondragon eta Zaldaini. Lehen mailan, berriz, partida gogorra, orekatua eta pilotakada ugarikoa izan zen. Azkenean, gorriek lortu zuten garaipena: Zelaia eta Lopezek 22; Iantzi beratarrak eta Etxenikek 15.
Aurretik, beti bezala, Aurrerako pilota eskolakoak izan ziren protagonista, Adoseko Iraiderekin batera. Lan ederra egiten ari dira pilota eskoletan eta Aurrera pilota eskola ere horietako bat da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!