Aldaketak gaur Leitzan jokatuko den Eusko Label Binakako Txapelketako pilota partiden karteleran

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 7a, 08:30

Itziarren bihar larunbata jokatzekoa zen jaialdia atzeratua gelditu da jokalarien artean bi Covid positibo agertu direlako.

COVIDa dela medio, aldaketak daude gaur Leitzan aurreikusita zegoen maila nagusiko karteleran: azkenean Iantzi-Etxenike, Zelaia-Lopezen aurka jokatuko dute. 17:30ean hasiko da jaialdia Aurrera pilota eskolako nesken pilota partidekin. Ondotik, 18:30ean hasita jokatuko dituzte txapelketako bi partidak. 

Promozio mailako partidan zein baino zein ariko dira  Rodrigez eta Mondragon II bikotea eta Mondragon eta Zaldain bikotea. Ondotik, maila nagusiko neurketan, Zelaia eta Lopez, Iantzi eta Etxenikeren kontra ariko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun