Eusko Label Binakako Txapelketako pilota partidak izanen dira ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 5a, 18:00

Iantzi Beran pasa den astean jokatutako partidan.

Aurrera segitzen du Eusko Label Binakako Txapelketak, eta ostiralean iritsiko da Leitzara. 17:30ean hasiko da jaialdia Aurrera pilota eskolako nesken pilota partidekin. Ondotik, 18:30ean hasita jokatuko dituzte txapelketako bi partidak. 

Promozio mailako partidan zein baino zein ariko dira  Rodrigez eta Mondragon II bikotea eta Mondragon eta Zaldain bikotea. Ondotik, Maila nagusiko neurketan, Iturriaga eta Egaña, Iantzi eta Etxenikeren kontra ariko dira. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun