18:30ean plazatik abiatu eta alde zaharrean ibiliko dira, Kortea, Aspaintxiki, Errutitz eta Onsalunean barrena. Kale nagusian behera Lopeneko biribilgunera joanen dira gero, eta handik Amazabalera. Lizarraga kaletik gora hartuko dute eta Patxi Arrazolan behera Atekabeltzeraino joanen dira. Biribilgunetik Manuel Lasarte alderako bidea egin ondotik bueltan itzuliko dira. Ondoren, Herri Aretoan gora Maimurreko atariraino joanen dira eta Peritzeko estratatik San Jose Plazarako bidea hartuko dute. Ibilbideari bukaera emateko, Gazpillo Zulotik Aurrera elkartearen egoitzara joanen dira.
Osasun egoera dela eta, distantzia mantentzeko eta musukoa janzteko eskatu dute antolatzaileek.