Sutea berriz ere Goizuetan Artikutza inguruan, azkenekotik lau egunetara

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 4a, 07:30

Azkenekoz urtezahar gauean aritu ziren suhiltzaileak Artikutza inguruan eta bart arratsean berriz ere, hego-haizearekin gainera. Goizueta eta Lesakako suhiltzaile boluntarioak, Artikutzako mendizainak eta Oronoztik eta Cordovillatik etorritako suhiltzaileak ari dira orain itzaltze lanetan. Duela lau egun 10,6 Hektarea erre ziren, gehiena larrea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun