Erregeen etorrera izanen dute bihar Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 4a, 10:00

Guraso elkarteak antolatua, urtarrilaren 5ean 18:30ean hasita herriko Kale Nagusian barrena ibiliko dira Hiru Errege Magoak. Ondoren, ekitaldia eginen dute goiko frontoian. Egun berean, 17:00etatik 17:30era, nahi duenarentzako opariak jasoko dira Gazte Txokoan eta Goxalin. Musukoa erabiltzea eta distantziak mantentzen saiatzea eskatu dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun