Urteko lehen film emanaldia igandean eginen dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 31a, 09:30
'Maixabel' pelikulako irudia.

Igande honetan, ilbeltzaren 2an, La familia Addams I eta Maixabel pelikulak ikusteko aukera izanen da Leitzako Herri Aretoan.

Sarrerak aretoko leihatilan salduko dituzte filmak hasi baino 45 minutu lehenagotik. La familia Addams I pelikula 16:30ean hasiko da eta sarrera hiru euro ordaindu beharko da. Maixabel, berriz, 19:00etan hasiko da eta ikusteko 5,5 euro ordaindu beharko da. Maixabel Lasaren istorioa du kontagai Iciar Bollain zinemagilearen Maixabel pelikulak, ETAk eraildako Juan Mari Jauregiren alargunarena. 13 urtetik gorakoentzako pelikula da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun