'Plateraren ertzak' hitzaldia antolatu du Kikili Saldak Goizuetan eta Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 29a, 08:00

Bertako elikadura osasungarria eta jasangarria sustatzeko hitzaldiak eginen dituzte urtarrilaren 13an Goizuetan eta 14an Leitzan.

Eneritz Mujika dietista-nutrizionistaren eskutik, Plateraren Ertzak hitzaldia izanen dute Goizuetan urtarrilaren 13an eta Leitzan 14an, Kikili Salda taldeak antolatua. Elikadura osasungarri eta jasangarriari buruz arituko dira, baita bertako, garaiko eta kalitatezko produktuen inguruan ere. Amaitzeko, bertako produktuen dastaketa izanen dute.

Izena emateko, eskoletatik bideratutako galdetegiak bete edo Anikote kiroldegira deitu daiteke 948 510 719 telefono zenbakian. Urtarrilaren 12a izanen da izena emateko azken eguna, 13:00ak arte. Goizuetako eta Leitzako jangela eginen dira hitzaldiak, 13an eta 14an, 16:45etik 18:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun