Leitzako guraso elkarteak Olentzero eta Mari Domingiren kalejirarako oharra zabaldu du

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 23a, 18:30

Gabon goizean kalejirak irauten duen bitartean «neurriak zorrotz betetzeko» eskatu du guraso elkarteak. Kanpoko ekitaldia izanik ere, «musukoa erabat jantzita» eramatea eskatu dute. «Olentzero eta Mari Domingi txikiak ez dira eskuz esku aldatuko». Bihar goizean azaltzen diren nagusienen artean zozketa eginen dute eta «kalejira osoan pertsona berdinek eramango dute», zehaztu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun