Giza eskubideak lantzeko ginkana eginen dute abenduaren 30ean Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 27a, 08:00

Nafarroako Gobernuak antolatua, 8-12 urte bitarteko haurrentzako ekimena izanen da.

'Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak' programaren barruan, Nafarroako Liburutegi Publikoek hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta Leitzan abenduaren 30ean izanen da, 11:00etan liburutegian. 8-12 urteko haurrek giza eskubideak landuko dituzte modu dibertigarrian, ginkana baten bidez. Aldez aurretik izena eman beharko da, liburutegian bertan edo 948 510 379 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun