Olentzero eta Mari Domingi Goizuetara iritsiko dira bihar

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 23a, 12:00

Guraso elkarteak antolatua, bihar Txino auzora iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi 18:30ean. Ondoren, goiko frontoian eginen dute ekitaldia. Musukoa eramatea derrigorrekoa izanen da eta distantzia mantentzen saiatu beharko dira.

Honez gain, presoei elkartasuna adierazteko ekitaldia antolatu dute goizuetarrek. Bihar eguerdian herritik barna kantari ibiliko dira, 12:00etan ikastolatik abiatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun