'Asmatu dezagun ipuin bat' haurrentzako saioa abenduaren 29an Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 23a, 14:00

Idazketa tailerra eginen dute Miru ipuin kontalariarekin.

6-9 urte arteko haurrentzako zuzendua, ordubeteko saioan ipuin bat sortuko dute jolasen bidez, irudimena martxan jarriz eta buruan duten ahalmena zirikatuz. Abenduaren 29an 12:00etan izanen da saioa herriko liburutegian eta izen-ematea ere bertan egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun