Urtea ongi bukatzeko, mendi-irteera antolatu du Goizuetako Arainburu-Umore Ona mendi elkarteak. Mandoegira joanen dira, 08:00etan herriko plazatik abiatuta. 5 ordu inguruko buelta izanen da, 14,54 kilometrokoa eta 918 metroko desnibelarekin. Bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du eta mendi tontorrean urteari amaiera emateko brindisa eginen dute. Musukoa eramatea eta segurtasun neurriak mantentzea derrigorrezkoa izanen da ibilbidean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!