Eguberrietako kanpaina martxan jarri du Leitzako Kaxkabeltza elkarteak

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 15a, 15:00

Abenduaren 10etik urtarrilaren 4ra bitarte Kaxkabeltza elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenek «zozketa erraldoi batean parte hartzeko aukera» izanen dutela iragarri du Leitzako merkatarien elkarteak. Zozketa urtarrilaren 4an eginen dute.

Tarte horretan erosketak egiten dituztenen artean, erosketa bakoitzeko erosleak bere izena eta telefonoa komertzioetan jarri dituzten kaxetara botatzeko aukera izanen du eta urtarrilaren 4an Leitzako Herri Aretoaren sarreran eginen duten zozketan parte hartuko du. Zozketa 19:30ean eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun