Euriteak 2021.12.10

Bi emergentzia egoera aktibatu dituzte Leitzan euriteengatik

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 10a, 09:48

Azken ordutako euri kopuru handiarengatik eta uholdeen aurkako planari jarraituz, bi emergentzia egoera aktibatu dituzte Leitzan. Erasote, Gorriztaran eta Leitzaran erreken igoeragatik, herriko hainbat puntutan uholdeak eta arrisku egoera egon daiteke. Udalak adi egoteko eta hurrengo abisu eta oharrei kasu egiteko eskatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun