Umore Ona elkartean bazkide berriek izena emateko epea zabalik dute

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 10a, 16:00

Ilbeltzaren 9ra arte izanen da izena emateko epea zabalik, elkartean bertan. Bazkide berri bakoitzak bi bazkideren babesa beharko du.

25 urte edo gehiago dituzten bazkide berriek 510 euro edo 70 euroko lehen kuota eta 40 euroko 11 kuota ordaindu beharko dituzte. 25 urtetik beherakoek, berriz, 300 euro edo 25 euroko 12 kuota.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun