Oinatz Bengoetxeak pilota profesionala utziko du urtarrilaren 29an

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 7a, 13:30

Ia 20 urteko ibilbidearen ondotik, egindako lanarekin «oso harro» dagoela eta «asko gozatu» duela adierazi du pilotari leitzarrak

Oinatz Bengoetxeak pilota profesionala utziko duela adierazi du Baikoren bidez, «kirolari guztien bizitzan, momenturen batean ailegatzen da bukaera eman beharra, eta orain nirea ailegatu da». 2002an hasi zuen Bengoetxea VI.ak Baiko enpresan bere ibilbide profesionala eta egindako lanarekin «oso harro» dagoela adierazi du. Bi aldiz izan da Buruz buruko txapelduna, 2008an eta 2017an, Lau eta erdiko txapelketa irabazi zuen 2016an eta 2015ean Binakakoa. Txapelketa nagusietan hainbatetan izan da finalista eta guztira mila norgehiagoka baino gehiago jokatu ditu.

Azken agurra urtarrilaren 29an izanen da Iruñeko Labrit frontoian. Honez gain, agurraren aurretik jokatuko dituen partida guztiak iragarri ditu Baikok; abenduaren 26an Bilbon, urtarrilaren 2an Gasteizen, urtarrilaren 16an Donostian eta urtarrilaren 24an Tolosan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun