Kikilisalda proiektu komunitarioak elikadura osasungarriari buruzko hainbat jarduera antolatu ditu 'Sukaldatu, zuk aldatu' kanpainaren barruan. Goizuetan izanen da hurrengo hitzaldia, abenduaren 13an Udaletxeko Ganbaran 18:00etan.
Bertan, Itxaro Zabaleta dietista eta nutrizionistak haurrak sukaldean murgiltzeko gakoak azalduko ditu eta familiako elikadura osasuntsuaz arituko da. Plaza kopurua mugatua izanen da eta abenduaren 10ean 13:00etan itxiko da izena emateko epea. Interesdunek Xalto eskolako galdetegiak bete edo Anikote kiroldegira deitu beharko dute 948 510 719 telefono zenbakira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!