Bien bitartean, World Tour taldetan ibilbide bikaina osatu du Nievek. Hogeita bi itzuli handitan parte hartu du: Italiako Giroan hiru etapa garaipen lortu ditu, baita 2016ko mendiko sailkapena ere; Espainiako Vueltan etapa bat irabazi zuen eta bertze bat Dauphiné Criteriumean.
Baina garaipenetatik haratago, tropelean Nieveren lanerako borondatea eta ahalmena estimatu dute, taldeko liderrei goi mendietan laguntzeko izan duen grina.
Mikel Nievek adieradi duenez, «berezia izanen da berriz ere Caja Ruraleko kamiseta janztea. Gazteei bere progresioan laguntzeko eta nire esperientzia transmititzeko heldu naiz, bai bizikleta gainean, baita kanpoan ere».
2021a ez da urte ona izan leitzarrarentzat, hainbat erorikoren ondorioz ezin izan duelako bere onena eman. Horregatik, «txirrindularitzaz eta bizikletaz berriz ere gozatzeko helburuarekin nator», aipatu du.