Futbol campusa antolatu dute Leitzan Eguberrietan

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 5a, 10:00

Aurrera Kirol Elkarteak, Leitzako Udalak, Anikote kiroldegiak eta Kikilisalda ekimenak  Eguberrietako I. Futbol Campusa antolatu dute, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako. Bi astez eginen dute: aurreneko saioa abenduaren 27tik 30era eta bigarrena abenduaren 31n, eta urtarrilaren 3tik 5era. 09:00- etatik 14:00etara bilduko dira.

Abenduaren 14an bukatuko da izena emateko epea. Horretarako aurrerakanpusa@gmail.com helbidera edo 623 15 73 36ra whatsappez idatzi behar da.

Parte hartzaile bakoitzeko aste bateko prezioa 75 eurokoa da, bi astetakoa 140 euro eta egun solteak 25 euro. Familia bereko bigarren senide baten kasuan %20ko deskontua izanen da. Prezioan sartzen dira asegurua, egun bakoitzeko gosaria eta opari bat. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun