'Txapeldunen Bihotza' bakarrizketa igande honetan Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 3a, 09:45

Goizuetako Udaletxeko ganbaran izango da bakarrizketa igandean 18:00etan. Sarrera doan izanen da.  

Ainhoa Ruiz aktore nafarrak bakarrizketa «dibertigarria, aldarrikatzailea, samurra eta hunkigarria» eskainiko du igandean 18:00etan Goizuetako Udaletxeko Ganbaran. Txapeldunen bihotza bakarrizketak  maitasun erromantikoaren mitoak aztertzen ditu, hala nola, laranja erdiaren mitoa, minaren mitoa, esklusibotasuna eta abar luze bat.

Ruizek bere bizitzaren ibilbidea eginen du boxeo ring batean sartuta, eta barrez eta konplizitatez KO utziko ditu ikusleak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun