Arremanitz kooperatibaren eskutik, Goizuetako udaletxeko ganbaran izango da hitzaldia ostegunean 17:00etatik 19:00etara. Izan Bhutan proiektuak, Gizarte Mankomunitateak eta Adin Txikikoen Tratu Onen Sareak antolatu dute jarduera Goizuetako Guraso Elkartearen, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Interesatuek gaur dute izena emateko epe muga, Gizarte Zerbitzura deituz 948 510 840 telefono zenbakira edo guraso elkarteari idatziz g.elkartea@hotmail.com helbidera.
Haurrentzako zaintza zerbitzua izanen da bertan. Erabili nahi dutenek izena ematerakoan haurren izen-abizenak eta adina adierazi beharko dute eta gurasoren baten telefono zenbakia eta posta elektronikoa eman beharko dute.