Euskararen Nazioarteko Eguna

Gaur hasiko dituzte Areson Euskararen Asteko ekitaldiak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 29a, 13:00

Euskararen Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte aste honetan Areson. Abenduaren 3a izango dute egun handia baina aurretik ere hainbat hitzordu prestatu dituzte. Gaur, esaterako, umeentzako tailerrak egingo dituzte.

Azaroak 29, astelehena

  • 16:30etik 18:00etara umeentzako tailerrak: mahai jolasak, eskulanak...

Azaroak 30, asteartea

  • 17:30ean udaletxean, Sendotu Arnasguneak gure herritik hasita UEMAk antolatutako tailerra.

Abenduak 2, osteguna

  • 18:00etan udaletxean, Elfkinak pelikularen emanaldia haurrentzat.

Abenduak 3, ostirala, Euskararen Eguna

  • 11:30ean kalejira herrian barna, herriko musikariek, haurren bertsoek, erraldoiek eta herritarren pankartek alaituta.
  • Ondoren plaza zaharrean hamaiketakoa, Sastinekoen eta bi elkarteen laguntzaz.
  • 16:30ean plazan Euskalzunba eta dantzaldia.
  • 17:30ean Aresoko Dantza Taldearen emanaldia.
  • Ondoren txokolatada guraso elkarteak antolatua.
  • 19:00etan Trikidantz taldearen emanaldia.

Horrez gain, argitxo bat jarriko dute plaza zaharrean herritarrek Euskararen Egunarekin eta euskararekin lotutako mezuak bertan bota ditzaten. Euskararen Eguneko kalejiraren ondoren irakurriko dituzte. Bestalde, kalejiran euskararekin lotutako aldarrikapenak zabaltzeko mezua luzatu dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun