Pasa den astean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, aurten Euskal Herrian erailak izan diren bost emakumeen siluetak jarri zituen Leitzako Udalak udaletxeko atarian. Gaur silueta horiek bururik gabe agertu direla salatu du udalak eta «indarkeriarik gabeko bizitza izateko borrokan segitu behar dugula» aldarrikatu du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.