Aurtengoan, kalean ibiltzeko baino frontoiaren gerizpean egoteko hobea zen giroa. Eguraldi euritsua eta kazkabarra noiznahi, beste urtetan baino jende gutxiago animatu zen feria egunaz gozatzera. Hala ere, goizeko 10etan ireki zituzten azokako postuak eta, Felix Loiartek ateratako argazkietan ikusten ahal denez, frontoian ez zen jenderik falta artisauen eta baserritarren produktuak erosteko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.