Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira azaroaren 28an Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen Birritan bortxatua antzezlana ikusgai izanen da azaroaren 28an, igandean 19:00etan hasita Leitzako Herri Aretoan. Leitzako udalak eta Berdintasun Batzordeak antolatu dute emanaldia.
Laburpena
Nagorek beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren amets gaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu antzezlan honek, baita gizartearen partetik jasotako epaiak ere.