Leitzan Batango presa bota du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 25a, 11:00
Batango presa botatzen aritu ziren lehengo astean. Argazkia: Juan Mari Barriola

Udalak gorago dagoen Errezumeko presa ez botatzeko eskatu du, balio historikoa kontuan hartuz.

Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak bultzatuta, azken egun hauetan, Leitzan Batango presa izenez ezaguna zen errekako harresia bota dute.

Nafarroa osoan ari dira horrelako presak botatzen, erreketako faunari laguntzeko. Erasote auzoko honek, garai bateko hainbat lantegi hornitzen zituen ur-indarrez. Udalak, bere balio historikoa kontuan hartuz, presaren zati batzuk uzteko eskatu zuen eta Errezumeko presa ez botatzeko ere eskatu du. Auzotarrek penaz hartu dute presa botatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun