Adinean aktibo mantendu: jarduera fisikoaren onurak hitzaldia izanen dute Leitzan ostiralean. 65 urtetik gorakoei zuzenduta egonen da hitzaldia eta Iñaki Arratibel ariketa fisiko eta kirol medikuntzan espezialistak emanen du.
Hitzaldia 09:00etan hasiko da Leitzako Herri Aretoan eta parte hartzeko aurretik izena eman behar da 948 510 719 telefonora deituta, edo jubilatuen lokalera azalduta (18:00-20:00).