Feria Eguna ospatuko dute larunbatean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 24a, 16:00

Kultur ekitaldiz ongi hornitutako hilabetea izaten ari da aurtengoa Goizuetan, eta behar bezala, borobiltzeko Feria Eguna izanen da larunbatean. Iazko geldialdiaren ondotik, aurtengoa azienda, artisau eta nekazari feriaren XVII. edizioa izanen da eta egun osoko festa prestatu du feria batzordeak. Azokako postuak 10:00etan irekiko dituzte. 

Azken orduan aldaketa batzuk egin behar izan dituzte osasun egoera dela eta, hala, egitekoa zen bazkari herrikoia bertan behera gelditu da. Bazkaririk gabe, baina, giro ederra izanen da Goizuetan.  10:00etan zabalduko dituzte azokako postuak eta ordu horretatik aurrera aziendak ikusteko aukera ere izanen da. 12:30ean hasiko da toka txapelketa.  

Bazkarirako txartela hartu dutenei dirua itzuliko diete erositako tokian bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun