Ostegunean, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izanen da eta horren harira hainbat mobilizazio antolatu dituzte. Alde batetik, 19:00etan biribilgunean eginen duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du Lañaide taldeak. Gizarte zerbitzuen mankomunitateak, berriz, egun horretan morez jantzi eta balkoiak morez apaintzeko deia egin dute.
Ostiralean, Lañaidek pintxo pote musikatua antolatu du gaztetxean. 19:00etan hasiko da.
Larunbatean, Mabel Lozanoren Biografía del cadáver de una mujer dokumentala ikusteko aukera izanen da Herri Aretoan, 18:30ean. Hitzordua Lañaidek antolatu du.
Igandean, azkenik, udalak eta berdintasun batzordeak antolatuta, Birritan bortxatua antzezlana ikusteko aukera izanen da Herri Aretoan, 19:00etan.