Liburutegi ibiltaria Goizuetan eta Aranon ibiliko da bihar

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 23a, 15:00

Bihar, azaroak 24, Goizuetako eta Aranoko banaketak eginen ditu liburutegi ibiltariak. 14:30etik 15:30era Goizuetan egonen da eta 16:00etatik 16:30era Aranon. Liburutegiko WhatsApp-a ez dabilela adierazi dute, beraz, edozein liburu edo DVDren bat eskatu nahi izanez gero deitu 948 510 379 telefono zenbakira edo idatzi biblilei@navarra.es helbide elektronikora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun