Paskualzenea hustu behar zutenean aurkitu zituzten gutunak, eta «denetarik» izan arren, «gehienak komertzio harremanak eta kontabilitate kontuak» dituzte hizpide.
Jakinarazpenak emateko gutunetan ere euskaraz aritzen zirela erakusten dute gutunok. Minondo «normaltasunez eta naturaltasunez» aritzen da gutun horietan, erabilera ohikoa zen seinale.
Jose Ramon Minondok gutun hauek idatzi zituenean, Espainiako Novísima recopilación lege testuen bildumak merkatariei debekatu egiten zien gaztelaniaz idatzia ez zen liburu oro editatzea.
Idazkien inguruko azalpen zehatzak eman zituzten Juan Jose Zubirik eta Patxi Salaberrik.