Zauria(k) dokumentala ikusteko aukera izango dute 17:00etatik aurrera Udaletxean biltzen direnek. Eromena eta osasun mentala ikuspegi feminista batetik lantzen duen dokumentala da Zauria(k). Sufrimendu psikosoziala eta genero bizipenak uztartzen ditu bederatzi emakumeri ahotsa emanaz.
Ondoren, 19:00ak aldera plaza zaharrean kontzentrazioa egingo dute. Aurreko urteetan Leitzan bildu izan dira aresoar zein leitzarrak, baina aurten bilkura herrian bertan egin nahi izan dute.