'Zauria(k)' dokumentala proiektatuko dute igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021eko azaroaren 19a

Bederatzi emakumeren testigantzak biltzen ditu filmak, osasun mentala ikuspegi feminista batetik lantzeko

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bueltan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goizuetan. Azaroaren 17an 'Emakumeen kontrako indarkeria: Zer eragin dauka gure herrian?' hitzaldia izan zuten Emaginekin eskolako jangelan.

Azaroaren 21ean, igandean, Zauria(k) dokumentalaren emanaldia izanen dute Goizuetako udaletxeko ganbaran 18:00etan. Eromena, gaizkiegonak eta osasun mentala ikuspegi feminista batetik lantzen duen dokumentala da, sufrimendu psikosoziala eta genero bizipenak uztartzen 9 emakumeren errealitateak kontatzen dituenak.

Azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren Aurkako Egunean, kalejira eginen dute 18:30ean herritik plazaraino, Goizuetako Emakume Taldeak antolatua. Egun horretarako morez janzteko eta balkoiak morez apaintzeko deialdia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun