Haurrak sukaldean murgiltzeko gakoak emateko eta elikadura osasuntsua bultzatzeko Sukaldatu, zuk aldatu hitzaldia antolatu du Kikili salda lantaldeak Leitzan. Azaroaren 29an izango da hitzaldia Herri Aretoan 17:00etan eta Itxaro Zabaleta dietista-nutrizionistak emango du.
Azaroaren 26 arte dago irekia izena emateko epea. Izena emateko Anikote kiroldegira deitu (948 510 719) edo eskolaren bidez banatutako galdetegia bete beharko da.
Kikili Salda Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko eskualdean sortua da taldea eta bere helburua, adin txikiko obesitatea murriztea eta elikadura-ohitura osasuntsuak bultzatzea da.
Leitzako hitzaldiaren ondotik, Goizuetan ere eginen dute hitzaldia eta datozen hilabetetan ekitaldi gehiago ere antolatuko dituzte.