Goizuetako baserritarren bilera gaur arratsaldeko 7etan udaletxean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 17a, 12:00

Goizuetako baserritarrek bilera batera deituak daude gaur 19:00etan Goizuetako udaletxean. Hiru gai landuko dituzte bilera horretan: baserri eta mendi bideen gaur egungo egoera, azken aldian egin diren ekintzak eta baserria garatzeko proposamen berezia. EHNE baserritarren sindikatuko idazkaria ere bileran izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun