'Minondotarren gutunak' liburuaren aurkezpena eginen dute azaroaren 19an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 16a, 09:00

1790etik 1807ra Jose Ramon Minondo herritarrak idatzitako euskarazko gutunak biltzen dituen liburua aurkeztuko dute azaroaren 19an, 18:30ean.

Juan Jose Zubirik Xapo aldizkarian jakinarazi zuenez, joan den urtean, «nonbait Paskualuzenea hustu behar zutenean» aurkitu zituzten gutunak, eta «denetarik» izan arren, «gehienak komertzio harremanak eta kontabilitate kontuak» zituzten hizpide. Berriki gutun horiek argitaratu dituzte eta Juan Jose Zubiri eta Iker Salaberri azalpenak ematera etorriko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun