[Argazki galeria] Aimar Olaizolari omenaldi hunkigarria eskaini diote Goizuetan bere azken partidaren ondotik

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 15a, 11:00

Aimar Olaizola pilotari goizuetarrak profesionaletako azken partida jokatu zuen azaroaren 13an, bere 42. urtebetetzearen egunean Goizuetako, bere sorterriko pilotalekuan. Imazekin bikote eginez, 22-14 irabazi zien Jaka eta Aretxabaletari. Ezin zitekeen bestela, ezker gantxo batekin borobildu zuen bere 23 urteko ibilbide profesionala, 1.300 partida baino gehiago jokatu ondotik. 15 txapel ofizial jantzi ditu. Partidaren ondotik omenaldi beroa eskaini zioten herritarrek: Umore Ona pilota eskolak, dantza taldeak eta elkarteak, Goizuetako udalak, Ituren, Zubieta eta Aurtizko joaldunek, herriko mozorroek, Gontzal Mendibil abeslariak, familiak eta hainbat eta hainbat lagunek. Aimar Olaizolak berak denei eskerrak eman zien eta berriki hildako Josu Apezetxea laguna ere gogoan izan zuen. Argazkiak: Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun