Patinaje ikastaroa eskainiko dute Areson bi larunbatetan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 15a, 17:00

Areson udan egindako patinaje ikastaroa

Azaroaren 20an eta abenduaren 18an izanen dira klaseak haur zein helduentzako.

Udan egin zen ikastaroaren arrakasta ikusita, patinaje ikastaroak antolatu ditu beste behin KirolMank kirol mankomunitateak. Azaroaren 20an eta abenduaren 18an izanen dira jardunaldiak 12:30etik 13:30era. Bi saioetan edo bakarrean izena emateko aukera izanen da.

Lehenbiziko jardunaldian parte hartzeko azaroaren 17ko 14:00ak baino lehen eman beharko dute izena. Bigarrenerako, berriz, abenduaren 15eko 14:00ak arte izanen dute apuntatzeko aukera. Saioak aurrera ateratzeko gutxienez zortzi lagun bildu beharko dira.

Interesatuek kirolmankomunitatea@gmail.com helbidera idatzi beharko dute inskripzio-orria eskatzeko. Saio bakoitza ordaindu beharko da, sei euro eta erdi haurrentzako eta hamar euro helduentzako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun