500 bertsozale baino gehiago bildu ziren atzo arratsaldean Leitzako kiroldegian txapelketako azken finalaurrekoaz gozatzeko. Bertan izan ziren lehian Xabier Silveira Etxeberria, Eneko Fernandez Maritxalar, Julen Zelaieta Iriarte, Joanes Illarregi Marzol, Iker Gorosterrazu Elizagoien eta Sarai Robles Vitas, Ainhoa Larretxea Agirre gai-jartzailearen gidaritzapean. Hau izan zen saioko sailkapena:
- Joanes Illarregi Marzol (495,5)
- Xabier Silveira Etxeberria (462)
- Eneko Fernandez Maritxalar (461,5)
- Sarai Robles Vitas (449,5)
- Iker Gorosterrazu Elizagoien (429)
- Julen Zelaieta Iriarte (420)
Beraz, Joanes Illarregi finalera zuzenean sailkatu den hirugarren bertsolaria izan da. Gainerako partaideak puntuazioaren arabera aukeratu dira. Horrela, finalean parte hartuko duten zortzi bertsolarien izenak ezagutu ditugu:
- Eneko Lazkoz Martinez (Altsasuko saioko irabazlea)
- Julio Soto Ezkurdia (Berriozarko saioko irabazlea)
- Joanes Illarregi Marzol (Leitzako saioko irabazlea)
- Saioa Alkaiza Guallar
- Josu Sanjurjo Altzuri
- Xabat Illarregi Marzol
- Xabier Silveira Etxeberria
- Eneko Fernandez Maritxalar
Azaroaren 28an Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian 17:00etan izanen da aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako final handia. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus webgunean.