Atalen eguna ospatu zuten Goizuetan joan den larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 13a, 13:00

Umore Ona elkarteak antolatua, pilota partidak, dantza ikuskizuna eta pintxoez gozatzeko aukera izan zuten goizuetarrek joan den larunbatean

Argazkiak: Felix Loiarte

Egun berezia da gaurkoa goizuetarrentzat, baina pasa den astean ere bazuten zer ospatu. Beste urtetan baino ekitaldi gutxiagorekin bazen ere, Umore Onak Atalen eguna antolatu zuen azaroaren 6an.

Goizean, Umore Ona pilota eskolako kideak frontoian aritu ziren, egunari hasiera ematen. Arratsaldean, herriko plazan, Umore Ona dantza taldeak emanaldi berezia eskaini zuen abesbatzaren laguntzarekin. Koronabirusak eragindako etenaldiaren ondotik, lehen dantza emanaldia izan du taldeak, beraz egun berezia izan zen dantzarientzako ere. Eguna borobiltzeko, pintxoak izan zituzten Xalto eskolako aterpean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun