Bazkarirako txartelak Amaia kafetegian eta estankoan eros daitezke. Helduen txartelek 21 euro balio dute, gazteenek eta langabeenek 18 euro, 9 eta 16 urtekoenak 10 eurotan jarri dituzte eta 8 urtetik beherakoenak dohainik.
Bestalde, Alaitz Eskudero Goizuetako zinegotziak TTIPI-TTAPAri kontatu dionez, dagoeneko «herriko 19k eta herritik kanpoko 32k» eman dute azokan postua jartzeko izena. Dena den, «oraindik badago izena emateko aukera». Interesatuek azaroaren 17a baino lehen Goizuetako Udaletxera deitu beharko dute (948 51 40 06).
Feri Eguneko egitaraua
- 10:00etan zabalduko dituzte postuak eta ordu horretatik aurrera izanen dira aziendak ikusgai.
- 12:30ean toka txapelketa jokatuko dute.
- 14:30ean herri bazkaria.
- Igandea txaranga egun guztian ariko da karrikak alaitzen.