'Sendotu arnasguneak gure herritik hasita' ikastaroa antolatu du UEMAk Areson

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 12a, 14:00

Azaroaren 16an, asteartean, 17:30ean izanen da saioa

'Udalerri euskaldunak dira euskararen birika!' dioen kartela zabaldu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta horri buruz ariko dira hizketan azaroaren 16an Areson eginen duten ikastaroan, 17:30ean. Izena ematea beharrezkoa izanen da, udaletxera deituz 948 510 327 telefonoan edo idazkariarekin harremanetan jarrita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun