Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko hitzaldia antolatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 10a, 16:00

2019ko azaroaren 25ean kalejiraren ondoren plazan ateratako argazkia.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, gaur zortzi emakumeen aurkako indarkeriak eskualdean nolako eragina duen aztertzeko hitzaldia izanen dute Goizuetan.

«Zeri buruz ari gara emakumeen aurkako indarkeriaz ari garenean? Zer nolako eragina du gure eskualdean? Nola erantzuten diote horri instituzioek?». 2020an egin zuten diagnostikoa abiapuntutzat hartuta, galdera horien bueltan ariko dira. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du hitzaldia eta asteazkenean, azaroaren 17an, Goizuetako eskolako jangelan izanen da. Emagin elkartekoek emanen dute. 

Haurrentzako zaintza zerbitzu izanen da eta zerbitzua erabili nahi dutenek azaroaren 14rako eman beharko dute izena, gizarte zerbitzuen mankomunitatera deituz (948 51 08 40) edo jantxo@lagagizartezerbitzua.org helbidera idatzita. Haurraren izen-abizenak eta adina eta guraso baten telefono zenbakia eta posta elektronikoa eman beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun