'Tratu onen kultura gurasogintzan' hitzaldia antolatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 11a, 14:00

Goizuetako Udaletxeko ganbaran izanen da hitzaldia.

3 eta 14 urte bitarteko haurren gurasoentzat izanen da solasaldia eta Arremanitz kooperatibak gidatuko du. Parte hartzeko astelehenerako izena eman beharko da eta haurrentzako zaintza zerbitzua ere emanen dute.

Hitzaldia Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin Txikikoen Tratu Onen Sareak eta Goizuetako Guraso Elkarteak antolatu dute, Goizuetako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Goizuetako Udaletxeko ganbaran egina dute hitzordua eta Tratu onen kultura gurasogintzan izanen dute hizpide, 17:00etatik 19:00etara.

Izen-ematea

Interesatuek azaroaren 15a baino lehen eman beharko dute izena, gizarte zerbitzuen mankomunitatera deituz (948 51 08 40) edo Goizuetako Guraso Elkartera idatziz (g.elkartea@hotmail.com).

Haurrentzako zaintza zerbitzua emanen dutela ere aurreratu dute. Zerbitzua erabili nahi dutenek izena ematerakoan jakinarazi beharko dute. Haurraren izen-abizenak eta adina, eta guraso baten telefono zenbakia eta posta elektronikoa eman beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun