Sanmartinen seinalea eginen dute asteburuan Aranon

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 10a, 10:00

Eñaut eta Unai Agirre anaiek bertso zaharrak kantatuko dituzte larunbat gauean musikaren laguntzarekin.

Bertso zahar musikatuak eta pilota partida izanen dituzte 

Asteburu honetan sanmartinen seinalea eginen dute Aranon. Larunbatean, azaroaren 13an, 20:30ean, Unai eta Eñaut Agirre anaiek bertso zaharrak kantatuko dituzte, Imanol Kamioren musika doinuek lagunduta. Ikuskizunaren bueltan, gaztainak ere erreko dituzte. Igandean, berriz, Ados pilota enpresako pilotariek partida jokatuko dute 12:00etan. 

Ostiralean, bestalde, azaroaren 12an, San Roke elkartekoek urteko batzarra eginen dute, 19:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun