Leitzako Guraso Elkarteak udazkeneko pesta eginen du larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 10a, 14:00

Leitzako Denok Bat Guraso Elkarteak udazkeneko pesta eginen du aurten ere, azaroaren 13ko arratsaldean. Plazan elkartuko dira, 16:30ean udazkenari buruzko marrazki bat egiteko aukera emanen dute eta 17:30ean marrazkiaren truke gaztainak banatuko dituzte. Musikarekin alaituko dute arratsaldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun