Ostiralean, Leitzan izanen dira eta larunbatean Areson.
Ostiralean Leitzan
- 11:00etan Atekabeltz herrigunean bilduko dira. Eraikina erakutsi eta Atekako proiektua aurkeztuko diete. Bertako eragileek bakoitzak bere lanaren berri emanen dute eta euskararen inguruko solasaldia ere izanen da.
- 12:30ean Atekabeltzen zapatistek, La Extemporaneako ordezkariek, hartuko dute hitza eta beraien proiektuak eta borroka azalduko dute.
- 14:00etan bazkaria eginen dute Atekabeltzen.
- 16:30ean Gorritz baserrira bisita gidatua eginen dute. Gotzone Sestorainen eskutik, beraien lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen dute. Nekazaritza mugimenduaren borrokak eta elikadura burujabetza izanen dituzte hizpide.
- 18:00etan arratsaldekoa eginen dute Gorritz baserrian.
Larunbatean Areson
- 11:00etan Izargain etxean zapatistei harrera eginen diete. Txalaparta joko dute, Aresoko Dantza Taldeak aurreskua dantzatuko du eta agurra eginen diete.
- 11:30ean Izargain etxean La Extempraneakoek hartuko dute hitza.
- 13:00etan hamaiketakoa emanen dute Izargain etxean, musikak lagunduta. Argirumaiak taldea arduratuko da hitzordua girotzeaz.
- 14:00etan Pake Toki elkartean eta Izargain etxean bazkaria eginen dute.
- 15:30ean Leitzarango autobidearen borroka gogoratuko dute Pake Toki elkartean. Horrez gain, herriko toki esanguratsuenetan barrena ibilaldia eginen dute.
- 18:30ean berriz Pake Toki elkartean bilduko dira eta zapatisten ordezkaritzak hartuko du hitza.
- 21:00etan afaria eta musika izanen dute Izargain etxean.