Leitzako 'Jolasa-jostailuak eta haurrak' tailerra egunez aldatu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 9a, 14:30

Azaroaren 16an egiteko bazen ere, azaroaren 30era atzeratu dute

Azaroaren 30ean Leitzako Itzaire Haur Eskolan elkartuko dira 16:15etik 18:45era jolas eta jostailuen inguruko tailerra egiteko, Plisti plasta mikrokooperatibarekin. Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Adin txikikoen tratu onen sareak antolatu dute tailerra Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. 0-3 urte bitarteko haurrei eta guraso zein zaintzaileei bideratuta dago, doakoa da eta haurtzaindegi zerbitzua izanen du.

Informazio gehiago lortzeko edo parte hartzeko, Gizarte Zerbitzuak 948 510 840 telefono zenbakia jarri du eskuragarri. Azaroaren 25a izanen da izena emateko azken eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun