Lekunberrin bukatu dute Mendialdeko azoka ibiltarien aurtengo edizioa

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 9a, 10:00

Maiatzean Arriben eta Aldatzen, ekainean Leitzan eta Goizuetan, uztailean Latasan eta Berueten, abuztuan Areson, irailean Atetzen eta azaroan Lekunberrin egin dituzte aurtengo azoka ibiltariak. Hain zuzen, igandean Lekunberrin egin zuten aurtengo azkena.

Hasierako helburu nagusiari eutsi diote azoka guztietan: «inguruko baserritarrek era iraunkor eta arduratsuan ekoizten dituzten produktuak sustatzea, ikusaraztea eta saltzea». Baina bide beretik, «zeharka beste balio garrantzitsuak» ere zabaldu nahi izan dituzte:  «kontsumo arduratsua, ekonomia zirkularra eta Km 0 ekimenen garrantzia, besteak beste», antolatzaileen irudiko, horiek «ezinbestekoak baitira beste eredu sozioekonomikoa eraikitzeko».

Nekazaritzako elikagaien ekoizpena eta tokiko ekoizleak lehenetsi dituzte, «bereziki eskualdeko lehengaien erabilera». Hala ere, ekoizpen propioa duten eskualdeko artisauek ere parte hartu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun